Zer da 5S metodologia?
5S metodologia Japoniatik datorren kudeaketa teknika bat da, lan-inguruneetan antolaketa eta eraginkortasuna hobetzeko erabiltzen dena. “5S” izena bost japoniar hitzetatik dator, guztiak “S” hizkiarekin hasten direnak:
- Seiri (Sailkatu)
Beharrezkoa dena eta beharrezkoa ez dena bereiztea eta lan-ingurunean behar ez den guztia kentzea da helburua. - Seiton (Antolatu)
Behin sailkapena eginda, geratzen dena antolatzea garrantzitsua da, erraz aurkitu eta erabiltzeko moduan egon dadin. Gauza bakoitzak bere leku zehatza izan behar du.
- Seiso (Garbitu)
Lan-eremua garbi eta ordenatuta mantentzea. Honek itxura hobetzeaz gain, arazoak identifikatzen eta segurtasuna mantentzen laguntzen du. - Seiketsu (Estandarizatu)
Lehen hiru S-ak mantentzeko arauak eta prozedurak sortzea. Horrek garbiketa eta antolaketa errutinak ezartzea barne hartzen du. - Shitsuke (Mantendu)
Diziplina eta konpromisoa sustatzea ezarritako praktikak jarraitzeko eta epe luzera ordena mantentzeko.
Gure lan-metodologia
- 1. Fasea: Proiektuaren sendotzea
Helburua 5S proiektua formalizatzea da, hau definituz: Proba-eremua eta gainerako eremuak, Taldea eta lan-liderra, Formakuntza. - 2. Fasea: Proiektuaren exekuzioa Proba-eremuan
Fase honen helburua “5S Ezarpena” proiektua hautatutako proba-eremuan garatzea da. - 3. Fasea: Ondorioak eta Emaitzen Aurkezpena
5S proiektua garatu ondoren, lan-taldeak, EKIN dinamizatzaile gisa lagunduta, lortutako emaitzak ebaluatu eta ondorioak atera behar ditu. - 4. Fasea: Proiektuaren exekuzioa gainerako eremuetan
Fase honen helburua “5S Ezarpena” proiektua gainerako eremuetan garatzea da, proba-eremuko ezarpena amaitu ondoren. - 5. Fasea: Ondorioak eta Emaitzen Aurkezpena
Lortutako emaitzak berriro aztertuko dira. - 6. Fasea: Proiektuaren exekuzioa gainerako eremuetan
- Ezarritako neurriak jarraipena dutela ziurtatu.
- Epe luzerako emaitzak ebaluatu eta behar izanez gero zuzenketak sartu.
- Lan-taldearen jarraipena egin.
- Ezarritako lan-metodologia auditatu.
Ezarpenaren onurak:
- Lan-baldintzak eta langileen morala hobetzea. Garbi eta ordenatuta dagoen tokian lan egitea atseginagoa eta seguruagoa da.
- Denbora eta energia gastuak murriztea.
- Istripu edo osasun-arriskuen murrizketa.
- Ekoizpenaren kalitatea hobetzea.
- Lan-segurtasuna hobetzea.
- Huts gutxiago eta ekipamenduen bizitza erabilgarria luzatzea.
- Bezeroen edo erakundeen bisiten aurrean irudi hobea izatea.
- Ez erabilitako espazioaren berreskurapena.




