Ingurumena
Ingurumen aholkularitza, planeta zaintzearekin eta iraunkortasunarekin konprometitua
EKINen oinarri nagusietako bat iraunkortasuna eta ingurumenaren zaintza da.
Uste dugu harea ale bakoitzak balio duela, eta jada ez dugula gure planeta pertsona moduan zaintzeko erantzukizuna bakarrik, orain enpresa moduan ere badugu. Horregatik, EKINen, hasieratik, ahalik eta modu iraunkorrenean lan egitea erabaki genuen, papera ez erabiltzeko apustu eginez, birzikla ezin daitezkeen hondakinak murriztuz, eta abar. Badakigu zaila dela, baina prest gaude lortzeko.
EKINen ingurumen arloetako proiektuak garatzen ditugu, gure talde espezializatuak gauzatzen dituenak. Aholkularitzak tradizionalena barne hartzen du, hau da, ingurumen-dokumentuak edo txostenak eta baimen desberdinen tramitaziorako proiektuak prestatzea. Eta beste bat, pertsonalizatuagoa eta egokituagoa, hala nola, sentsibilizazio-kanpainak.
Zer egiten dugu?













